Ramuntxo Camblong (1939-2021) gogoan

2021/11/13

Ramuntxo Camblong (1939-2021) eta bere familia gure gogo-bihotzetan ditugu. Ramuntxo ekonomia eta kultura arteko loturan aitzindari izan da bai eta euskal kultur gobernantziaren defendatzailea ere. Euskal kultur erakundeko lehen lehendakaria egon zen 1990etik 1994ra. 

Ramuntxo Camblong (1939-2021) gogoan
Ramuntxo Camblong Euskal kultur erakundeko 2010eko biltzar nagusian © EKE-ICB

Oroitarazi behar da bestalde, Seaska, ikastolen federazioko sortzaileetakoa izan zela 1969an, Euskal Herriko kultur zentroko lehen presidentea 1984 eta 1988 artean eta, ondotik, Euskal kultur erakundekoa 1990etik 1994ra, aipatu bezala.
Euskal Herriko Garapen Kontseiluko lehen presidentea egon zen ere 1994tik 1998ra. 

2015ean, "Eleketa" ahozko memoriaren bilketaren karietara, bere etxean elkarrizketatu genuen Angelun, ukan zuen ibilbideaz.
Grabaketa gure Uztaritzeko egoitzan kontsultagarri dago osoki.

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)