"Pozgarria da" diskoa: Bitoriano Gandiagaren poesiaren eta musika garaikidearen bidegurutzean

2021/11/09

2020an Euskal kultur erakundeak 30 urte bete zituen. Karia hortara, Akitania Hegoaldeko Eszena nazionalarekin partaidetzan, Petar Klanac konpositore euskal-kroaziarrari musika sorkuntza garaikide bat idaztea galdetu zion, Bitoriano Gandiagaren olerkietan oinarriturik. Belarri disketxeak argitaratu berri du Pozgarria da izeneko sorkuntza horren zuzeneko grabaketa.

"Pozgarria da" diskoa: Bitoriano Gandiagaren poesiaren eta musika garaikidearen bidegurutzean
© Peter Klanac

Bitoriano Gandiaga (1928-2001) idazlearen olerkietan oinarritu (ikus aukeratu ziren olerkiak) eta Ensemble 0 taldeak interpretatu Pozgarria da ikusgarria, hasiera batean 2020ko azaroan eta ondotik 2021eko apirilean programatua izan zen. Azkenean, agorrilaren 27an emana izan zen Urruñako elizan.

Kontzertu horren grabaketa plazaratu du Belarri disketxeak.

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)