Pantxix Bidart "Nekatoenea" eta "Hugoenea" literatura sorkuntza egonaldiaren irabazle

2024/07/20

Euskal kultur erakundea, Euskal Idazleen Elkartea eta CPIE Euskal Itsasbazterra 2011. urtean elkarlanean hasi ziren, idazle bati hilabete osoz Hendaiako Abbadia eremuko Nekatoenea baserri zaharberrituan bere idazketa lanean aritzeko parada eskainiz. Bigarren urtez, egonaldia beste hilabete batez luzatuko da Pasai Donibaneko Hugoenea etxean.

Pantxix Bidart "Nekatoenea" eta "Hugoenea" literatura sorkuntza egonaldiaren irabazle
Pantxix Bidart (Argazkia: LaukitikAt - EKE - cc-by-sa-nc)

Aurtengo egonaldiarentzat hautatua izan den Pantxix Bidart (Hazparne, 1971), musikari, kantari eta konpositore bezala ezagutua da bereziki, baina autorea da ere.

Fikzio historiko baten bidez, 60 hamarkadako Hazparneren bai eta Euskal Herriaren memorioa transmititzeko xedea du. Urteetan bildu lekukotasunei esker, egiazko gertakariak fikzioarekin nahasiko dira. Horrela, iragana hobeki ezagutuz, 14 urteko gazteei zuzendu proposamen honek, oraina hobeki ulertzeko gakoak eskaini nahi ditu.

Pantxix Bidart, Hendaiako Nekatoenean egonen da 2024ko urriaren 28tik azaroaren 29a arte, eta ondotik, Pasai Donibaneko Hugoenea etxean irailaren eta abenduaren artean. 

  • Irailaren 24etik 27ra
  • Urriaren 7tik 10era eta 14etik 18ra
  • Abenduaren 2tik 20a arte

Bi egonaldien denboran, topaketak antolatuak izanen dira, bere lanaren ezagutzeko.

Egonaldi horien helburua, idazleei sorkuntza prozesurako baliabideak eta inspirazio iturriak eskaintzea da. Nekatoenea eta Hugoenea leku bereziak dira, paisaia eder eta inspiragarriak eskaintzen dituztenak, eta horrek sortzaileei beren lana garatzeko espazio aproposa ematen die. 

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)