"Ortzaiztarrak mintzo" gaualdia

2022/05/21

Joan den maiatzaren 20an, mukurru bete zen Ortzaizeko zinegela Euskal kultur erakundeak herrian berean Eleketa ahozko oroimenen bilketaren karietara grabatu lekukotasun zonbaitzuen ikusteko. Irail hondar arte Garazi-Baigorriko bideo-lekukotasun zati andana bat erakusten duen borna bat egonen da Ortzaizeko Posta agentzia-liburutegian.

"Ortzaiztarrak mintzo" gaualdia
Ortzaizeko zinema gelan © Jakes Larre

Euskal kultur erakundeak prestatu pasarte batzuen muntaketa erakutsi zen karia hortara eta bigarren parte batean Lur Olaizolaren "Libertatea" bideo-sorkuntza, Jeanne-Mari (Mamaddi) Jaunarena herritarraren lekukotasunean oinarritua.

Muntaketan ondokoko lekukoen testigantzak ziren baloratu;

Euskal kultur erakundearen eta Ortzaizeko herriko etxearen eskutik, 2022ko irail hondar arte Garazi-Baigorriko bideo-lekukotasun zati andana bat erakusten duen borna bat  egonen da Ortzaizeko Posta agentzia-liburutegian.

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)