Olentzero pertsonaiaren eta bere ingurumenaren ezagutzeko liburuxka

2020/12/01

Badu orain zonbait urte Euskal kultura erakundeak Olentzero pertsonaiaren inguruko dibulgazio lana daramala sarean Olentzeroren Lagunak elkartearen partaidetzarekin. Berriki gainera, elkarte honek mitologiako ikazkin zaharri buruzko hiztegitxoa argitaratu du EKE-ren laguntzarekin beti. Euskal hiri elkargoko 160 ikastetxetan eta Nafarroan (Iruñea) banatua izanen da.

Olentzero pertsonaiaren eta bere ingurumenaren ezagutzeko liburuxka
Olentzero Baionan (2019) © Marc Van Loey

"Olentzero" liburuxka hirueleduna da (euskara, frantsesa eta gaztelera). Olentzeroren Lagunak elkarteak eta Iruñeko Olentzero zaleen elkarteak apailatu dute.

Marrazkiz ilustraturik (egilea: Isabelle Beigbeder "Izamabulle"), Olentzeroren pertsonaia aurkezten du, bere unibertsoari dagokion hiztegia agerian emanez. Esteka batzuk aholkatzen ditu gaiarekin jostatzeko edo gehiago jakiteko.

"Olentzero" liburuxkaren hiztegitxoa
"Olentzero" liburuxkaren hiztegitxoa

Banaketa euskarazko irakaskuntzako hiru sareetako (Seaska, Biga Bai, Euskal Haziak) ama-eskoletan eta lehen mailako ikastetxeetan burutuko da (32 ikastola, 108 eskola elebidun, eta 32 eskola giristino elebidun). Orohar 12 000 ale banatuak izanen dira.
Bestalde 10 000 ale hedatuko dira Iruñeko ikastetxeetan Olentzero zaleen elkartearen eskutik.

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)