Murgiltze bat 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko Iparraldeko saioetan

2022/12/12

Euskal kultur erakundeak eskaturik Iparraldean iragan diren 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko hiru saio segitu ditu Patxi Beltzaiz (1973, Baiona) argazkilariak. Bere argazkiek saioen alde gorde eta ezezaguna islatzen dute, kultura gertakari horien antolaketa ahalbideratzen duen ahalegin kolektiboa nabarmenduz, bertsolari gazte bolondresen ekarpena agerian utziz.

Murgiltze bat 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko Iparraldeko saioetan
Baionako finalaurrekoa © Patxi Beltzaiz

Bertsolari Txapelketa Nagusia 2022an itzuli da. Alabaina, orain arteko azkena 2017an izan zen. Irailaren 24tik abenduaren 18ra, Bertsolari hoberenak Euskal Herri osoko toki ezberdinetan elkartzen dira. Hiru hitzordu izan dira ipar Euskal Herrian. Lehena Gotaine-Irabarnen (Xiberoa) urriaren 1.ean, finalaurreko lehen itzuliko saio bat Donibane Garazin (Nafarroa Beherea) urriaren 29an eta finalaurreko bigarren itzuliko saio bat Baionan (Lapurdi) azaroaren 26an.
Ipar Euskal Herriko hiru saio horietan ibili da Patxi Beltzaiz, eta bereziki hiru egun horien antolaketa jarraitu du.

Eszenatokiaren muntaketa, Donibane Garaziko Jai Alaian © Patxi Beltzaiz
Eszenatokiaren muntaketa, Donibane Garaziko Jai Alaian © Patxi Beltzaiz

Horrelako beste hiru erreportaje manatu dizkiegu aurten hemengo zenbait argazkilariri (Mati Bordato, "Libertimenduak" - Séverine Dabadie, "Ortzaizeko kabalkada" - Nahia Garat, "Euskal Herria Zuzenean", orohar Iparraldeko gazteak biltzen eta mobilizatzen dituzten sasoiko erritualen edo gertakari ezagunen jorratzeko.
Helburua bikoitza izan delarik, alde batetik gure bitartekaritza ekintzetarako beharrezkoak diren argazki-funtsen aberastea eta bestetik bertako argazkilari-artista profesionalen lana sustatzea. 

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)