Mugaz gaindiko artisten programazioaren inguruko webmintegia

2020/12/04

Pirinio-Atlantikoetako Tokiko Jarraipen Dispositiboaren partaidetzarekin, Euskal kultur erakundeak elkartekideei zuzendu webmintegi bat antolatzen du "Mugaz gaindiko artisten programazioa – kuadro fiskal, sozial eta juridikoa" gaiaren inguruan. 2021eko urtarrilaren 14an iraganen da, ostegunarekin, 18:00etan. Izen emateak zabalik dira urtarrilaren 14a arte (16:00ak arte) eta parte hartzea urririk da.

Mugaz gaindiko artisten programazioaren inguruko webmintegia
Iñaki Salvador sextet taldea Le Rocher de Palmer aretoan Cenon-en (2019) © Nico Pulcrano

Euskal kulturaren alorrean ari diren elkarteen eta konpainien laguntzeko daukan misioaren baitan, 2011z geroz, EKE-k informazio gaualdiak antolatzen ditu urtero.

Tokiko Jarraipen Dispositiboa eramaten duen Profession Sport et Loisirs 64 egiturarekin antolatua, webmintegiak mugaz gaindiko artisten programazioa aipatuko du. 2021eko urtarrilaren 14an iraganen da ostegunarekin, 18:00etan.

Izan artista edo egitura programatzaile/enplegatzaile, URSAAF bezalako administrazioei begira zein ote dira bete beharrak?

Abokatu berezitu batek eramanen duen informazio gaualdi horretan, artisten mugaz gaindiko zirkulazioa aipatuko da. Zuzenbidean berezitua den hizlariak mugaz gaindiko egitasmoenzat elkarte edo/ta artistek segurtatu behar dituzten egin beharrak aurkeztuko ditu: kontratuak, zirkulazioaren modalitateak, babespen soziala...

Gaualdi horretan, parte hartzaile ezberdinen arteko solasaldiei toki garrantzitsua utziko zaie.

Parte hartu nahi dutenek 2021eko urtarrilaren 14a arte (16:00ak arte) dute EKE-ri izena emateko.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)