Milesker Maite!

2022/02/07

Euskal kultur erakundeko Ondarearen balorapenaren arduradun gisa 14 urtez lanean aritu ondoan merezitako erretreta hartuko du orain Maite Deliart lankideak. Gure ahozko kontsultaguneaz arduratzeaz gain, euskal kulturari buruzko hainbat ikus-entzunezko fondo garrantzitsuren dokumentazioa osatu du, urtez urte. Maitane Hernandez-ek hartuko du bere segida.

Milesker Maite!
Maite Deliart © EKE - Marion Lastiri

Maite Deliart-ek hainbat urtez EKEn eraman duen isileko baina ezinbesteko dokumentazio lana azpimarratu behar da.
2008. urtetik Eleketa ahozko memoriaren bilketaren karietara filmatu elkarrizketen deskribapenean buru-belarri ari izanez lehenik, 10 datubase aberats sortuz.

Ipar Euskal Herriko soinu et ikus-entzunezko artxibo zaharren tratamenduan parte hartu du ere, lehenik MuCEM-eko (Musée des civilisations de l'Europe et de la Méditerranée) Euskal Herriko ahozko inkestak azterturik, 2008an, eta 2012az geroztik, Pirinio Atlantikoetako Departamenduak numerizatu funts zaharren inbentario lana eginez (deskribapena, sailkapena sortutako datubasean). Besteak beste funts garrantzitsu horiek tratatu ditu: Belokeko Monasterioaren fondoa, Irulegiko Irratiko fondoa edo Philippe Oyhamburu koreografo eta koru zuzendariaren fondoa.

Prusiako Komisio fonografikoak lehen mundu gerlan grabatu zituen hamar euskaldunen grabaketen balorapen eta komunikazioan lan bikaina eraman du ere Maitek, oihartzun handia lortuz komunikabide desberdinetan.

Lan guzi horren emaitza gure ahozko ondarearen kontsultagunean prezia daiteke. Mintzoak.eus atarian badauka ere nonbait bere ispilua.

Hemendik aitzina Maitane Hernandez gure lankideak hartuko ditu bere gain Maite Deliart-ek zituen ardura horiek.

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)