Milesker Maia
Euskal kultur erakundean, 2010. urteaz gero, kultura bitartekaritzaren ardura bere gain hartu zuen Maia Etchandy lankideak ibilbide profesional berri bat hasiko du azaro honen hastapenean. Bide ona opa diogu, euskal kultura publiko desberdinei ezagutarazteko eta maitarazteko erakutsi duen gar eta kemena eskertuz.
Azken urteotan, euskal literaturen promozio eta kultur sentsibilizazio hainbat egitasmotan buru-belarri aritu da Maia Etchandy.
Bere gaitasunak gure elkarte-kideen zerbitzuko eman ditu ere, hainbait informazio gaualdi plantan emanez eta jarraipen pertsonalizatuak proposaturik.
Literaturari dagokionez adibidez aipa daitezke hurbiletik segitu eta bultzatu dituen ondoko ekintzak: Sarako idazleen biltzarreko egun profesionala, Ikusi Mikusi haur eta gazte liburu azokaren egun profesionala, Durangoko azokan Iparraldeko argitaletxeen presentzia bermatzeko ahaleginak, Nekatoenea / Hugoenea idazle egonaldiak, EKE-Elkar beka, lurraldeko liburuzainei zuzendu sentsibilizazio egunak...
Maiaren segidaren hartzeko kultur bitartekari bat hartuko dugu ondoko asteetan, eraman duen lan baliosak segida bat ukan dezan.
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)