Milesker Erramun
Erramun Bachoc hizkuntzalaria zendu da 95 urtetan. Euskal kultur erakundeko administratzaile egon zen sorreratik baita ere lehendakari 1994tik 2005era. Langile porrokatua, anitz inplikatua izan da pedagogiaren munduan, soziolinguistikan eta kultura arloan.
Terexa Lekumberri antropoloak elkarrizketatu zuen 2015ean, Eleketa ahozko memoriaren programaren karietara. Elkarrizketa aberats horrek parada eman zigun Erramunen ibilbide eta ekarpen aberatsaren ezagutzeko.
Besteak beste, Euskal kultur erakundearen sortzearen testuingurua aipatu zuen.
Hainbat urtez (2009-2020), hainbat artikulu argitaratu zituen Erramunek gure www.eke.eus atariko soziolinguistika blogan.
Pantxoa Etchegoin EKE-ko zuzendari ohiak gorazarre egin zion ehorzketen karietara, mezu hunkigarri bat irakurriz. "Umila: hitz hau arras ongi joanki zaio Erramun Bachoc bidelagunari, horrelakoa baitzen. Xinaurriaren pare, ixil-ixila lanean eta lanean. Aldiz, mintzatu behar zelarik, beti hor zen gertakarien araberako hitz xuxenen atzemaiteko, diskurtsoa ezinago hobeki arrazoinatuz, eta ikerlarien gogoetetan oinarrituz [...] Erramun bihotz handiko gizona zen: Euskal Kultur Erakundeko lehendakaritzagoa utzi ondotik ere, beti gure ondoan sosegu genuen, nola euskararen gaiez aholkatzeko, hala edozein eskukaldiren emateko, orenak kontatu gabe. "
Gehiago jakin
- Erramun Bachoc: "umiltasunaren miraila" - Pantxoa Etchegoin-en testua (PDF)
- Erramun Bacho (1928-2024) - Mintzoak.eus
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)