Bilboko LORALDIA festibalaren 11. edizioko partaide da Euskal kultur erakundea

2025/02/26

Loraldia Festibala bere 11. edizioan dator, euskal kulturaren aniztasuna eta sormenaren aldeko apustuarekin. Martxoaren 10etik 30era, Bilboko kultur-espazio nagusietan garatuko den festibalak diziplina artistiko guztietako proposamenak eskainiko ditu, euskaraz sortzen den kulturaren berrikuntza eta ikusgarritasuna sustatzeko. Ehun sortzaile baino gehiagok hartuko du parte festibalean. Euskal kultur erakundearen eta festibala antolatzen duen Loraldia kultur elkartearen artean 2019tik garatzen den partaidetzari esker, ipar Euskal Herriko artistek toki nabarmena ukanen dute bederatzigarren edizio honetako programazioan.

Bilboko LORALDIA festibalaren 11. edizioko partaide da Euskal kultur erakundea
© Bloñ taldea

Mugaz gaineko kultura lankidetzaren segitzea eta azkartzea Euskal kultur erakundearen lehentasunetariko bat da. Horrela, Iparraldeko kultura eskaintza sustatzeko eta artisten mugikortasuna laguntzeko asmoarekin, EKE Loraldia festibala antolatzen duen kultur elkartetik hurbildu zen 2019an. 2015ean sortu Loraldia festibala euskal kulturari dedikatua da. Sorkuntzari toki nabarmena ematen dio, diziplina artistiko guziak uztartuz. Ipar Euskal Herriko artistek ere beren tokia badute beraz.

Egitaraua

Aurten lau ekitaldi programatuak izanen dira EKE-ren partaidetzarekin:

  • Martxoaren 13an, 19:30etan - Arriaga antzokia - Xiberoa kantuz Loraturik - Maddi Oihenart, Beñat Achiary, Ihitz Iriart, Julen Achiary, Mixel Etxekopar, Eliane Héguiaphal, Pierre Vissler eta Jordi Cassagne
  • Martxoaren 21an, 19:30etan - Itsas Museum - Idoia Tapia + Bloñ
  • Martxoaren 22an, 12:30etan - Arraitz mendia - Palestinaren mina . Kontzertua naturan - Maddi Oihenart, Miren Zeberio, Juantxo Zeberio
  • Martxoaren 26an, 19:00etan - Bidebarrieta liburutegia - Lurretik lurrera - Darlene Gijuminag (Quebec Mig’mawag) Claudine Arhancet eta Mixel Etxekopar

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)