Bilboko Loraldia festibalaren partaide izanen gara aurten ere

2023/03/08

Euskal kulturaren erakusleihoa den Loraldia festibala 2023ko martxoaren 9tik 24ra iraganen da Bilbon. Euskal kultur erakundearen eta festibala antolatzen duen Loraldia kultur elkartearen artean 2019tik garatzen den partaidetzari esker, ipar Euskal Herriko artistek toki nabarmena ukanen dute bederatzigarren edizio honetako programazioan.

Bilboko Loraldia festibalaren partaide izanen gara aurten ere
© Habia taldea . LagunArte

Mugaz gaineko kultura lankidetzaren segitzea eta azkartzea Euskal kultur erakundearen lehentasunetarik bat da. Horrela, Iparraldeko kultura eskaintza sustatzeko eta artisten mugikortasuna laguntzeko asmoarekin, EKE Loraldia festibala antolatzen duen kultur elkartetik hurbildu zen 2019an. 2015ean sortu Loraldia festibala euskal kulturari dedikatua da. Sorkuntzari toki nabarmena ematen dio, diziplina artistiko guziak uztartuz. Ipar Euskal Herriko artistek ere beren tokia badute beraz.

Egitaraua

Aurten hiru ekitaldi programatuak izanen dira EKE-ren partaidetzarekin:

  • Matxoaren 11an, 14:00etan: Kafe Antzokia - Aire Ahizpak, Ines Osinaga, Karmelo Landa, Mikel Inun, Mikel Martinez, Miren Amuriza, Sonia Gonzalez, Xabier Monasterio
  • Martxoaren 15ean, 19:30etan: Itsas Museum - Bashoan II  - Beñat Axiari, Joseba Irazoki, Julen Axiari
  • Martxoaren 25ean, 20:30etan: La Terminal.T3 –  Habia - Amaia Hiriart, Elena Haira, Maia Iribarne
  • Martxoaren 26an, 12:30etan: Guggenheim Museoko entzungela -  Popperra Afterra Utopia Maddi Ane Txoperena parte hartzearekin

Xehetasunak

  • Egitarau osoa
  • Harremana: Loraldia kultur elkartea - elkartea@loraldia.eus

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)