Literatura sorkuntza egonaldi bikoitzarako deialdia

2023/05/05

Hamahirugarren urtez segidan, Euskal kultur erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak euskarazko literatura sorkuntza egonaldi bat proposatuko dute hilabete batez 2023ko udazkenean Abbadia Eremuko Nekatoenea baserrian. Horrez gain, bigarren hilabeteko egonaldia eskaintzen da Pasai Donibaneko Hugoenea etxean. Egonaldi hau euskal egile guziei zuzendua da. Hautagaitza aurkezteko epea: ekainaren 10a.

Literatura sorkuntza egonaldi bikoitzarako deialdia
© Hugoenea - EIE / Nekatoenea - Marion Lastiri - EKE

Euskarazko literatura sorkuntza sostengatzeko asmoarekin, Euskal kultur erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak, haien indarrak bateratzen dituzte aurten ere idazle euskaldun baten egonaldia antolatzeko Abbadia Eremuko Nekatoenean, eta Pasai Donibaneko Hugoenean.

2023an, Pierre Loti idazle ospetsuaren heriotzaren mendeurrena ospatzen da. 30 urtez Hendaian bizi izan zen, Bidasoaren ertzean amarratua den Javelot kanoiontziaren gidaritzapean. Antton d’Abbadie-ren emaztea den Virginie Vincent de Sant Bonnet-ren gandik hurbil, Euskal Herriarekin lotutako testu eta liburu zonbaitzuk idatzi zituen. Horrien artean, bere lanik ezagunena, Ramuntcho famatua da, baina 1908-an argitaratutako L'agonie de l'Euskal Herria artikuluaren idazlea da ere.

Idazle hau omentzeko, aurten, hiru partaideek deialdia Pierre Lotiren pertsonaiaren inguruan zentratzea proposatzen dute, baina batez ere hari lotua den gai bat edo gehiago jorratzea: bidaiak, munduaren esplorazioa, exotismoa, han eta hemen...

Deialdia euskaraz idazten duten horizonte guzietako autoreei zuzendua da. Literatura formaren hautua libre uzten bada ere (ipuina, eleberri laburra, poesia, komikia, antzerkia, bertsoa, alegia, erran zaharra…), literatura sorkuntzak Pierre Lotiren pertsonaiarekin lotua den gai bat edo gehiago jorratu beharko ditu nahitaez.

2023ko urriaren eta abenduaren artean, hilabete batez Abbadia Eremuko Nekatoenea etxean eta beste hilabete batez Pasai Donibaneko auzoaren erdi-erdian kokatua den Hugoenea etxean apartamendu bat beretako izateaz gain, autoreak 3 000 euroko dirulaguntza ukanen du.

Hautagaiek ekainaren 10a arte dute heien burua aurkezteko.

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)