Literatura sorkuntza egonaldi bikoitzarako deialdia zabalik

2024/06/11

Hamalaugarren urtez segidan, Euskal kultur erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE), euskarazko literatura sorkuntza egonaldi bat proposatzen dute hilabete batez Abbadia Eremuko Nekatoenean. Horrez gain, bigarren hilabete bateko egonaldia eskainiko da Pasai Donibaneko Hugoenean. Egonaldi hau euskal egile guziei zuzendua da. Hautagaitza aurkezteko epea: 2024ko uztailaren 4a.

Literatura sorkuntza egonaldi bikoitzarako deialdia zabalik
© DR

Egitasmoak lau ardatz ditu:

  • Euskarazko literatura sorkuntza, Euskal Herriko ondare naturala eta kulturala
    testuinguru gisa hartuta.
  • Topaketa bat publikoarekin egonaldi denboran, Hendaian edo Pasai Donibanen,
    idazleak bere ibilbidea eta gogoeta aurkez ditzan.
  •  Aurkezpen publiko bat egonaldiaren ondotik, Hendaian edo Pasai Donibanen,
    idazleak bere sorkuntza aurkez dezan.
  • Idatzitako lanaren balorazio posible bat.

Deialdia euskaraz idazten duten horizonte guzietako autoreei zuzendua da. Literatura formaren hautua libre utzia da (ipuina, eleberri laburra, poesia, komikia, antzerkia, bertsoa, alegia, erran zaharra…). Haur eta gazteei zuzendu proposamenak begi onez ikusiak izanen dira.

2024ko urriaren eta abenduaren artean, hilabete batez Abbadia Eremuko Nekatoenea etxean eta beste hilabete batez Pasai Donibaneko auzoaren erdi-erdian kokatua den Hugoenea etxean apartamendu bat beretako izateaz gain, autoreak 3000 euroko dirulaguntza ukanen du.

Hautagaiek uztailaren 4a arte dute heien burua aurkezteko.

Gehiago jakin

 

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)