Libertimenduak argazkilari baten begitik

2022/04/12

Euskal kultur erakundearen proposamena onarturik Matiuzalem Matiu Bordato (1989, Baiona) argazkilariak Libertimenduei buruzko erreportaje eder bat osatu du 2022ko otsail eta martxo artean. Bere argazkien bidez agerian ematen du gazteen parte hartze gogotsua baita ere publikoarekin sortzen den harreman berezia.

Libertimenduak argazkilari baten begitik
Libertimendua Donapaleun © Matiu Bordato

Matiu Bordatok Bidarraiko, Donapaleuko eta Hazparneko Libertimenduak segitu ditu bereziki. Berak dioen bezala, bi atmosfera lortu nahi izan ditu "erakusteko alde batetik zirtzil eta bertsulariek pasa negu hotz eta iluna eta bestalde musikari, bolante, dantzari, makilari… ekartzen diguten argi berria, udaberriarena, beroagoa". 

Euskal kultur erakundeak horrelako beste hiru erreportaje manatuko dizkie aurten hemengo zenbait argazkilariri, orohar Iparraldeko gazteak biltzen eta mobilizatzen dituzten sasoiko erritualen edo gertakari ezagunen jorratzeko.
Helburua bikoitza delarik, alde batetik gure bitartekaritza ekintzetarako beharrezkoak diren argazki-funtsen aberastea eta bestetik bertako argazkilari-artista profesionalen lana sustatzea. 

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)