"Lauesku" sorkuntzaren aurkezpena Dantza Hirian jaialdiaren karietara

Gero eta ezagunagoa egiten ari den Lasala konpainia gipuzkoarreko Judith Argomaniz koreografoak Lauesku proposatu du. Hiru dantzarirentzat prestatutako euskal pilotari buruzko sorkuntza-lan bat da. Pilota-partida baten bitartez, joko-arauak zalantzan jartzen dituzten hainbat egoera aurkezten dira.

Lauesku sorkuntzaren interpreteak hauek izango dira:

  • Judith Argomaniz
  • Jaiotz Osa
  • Lionel Ah-Sou (Dantzaz Konpainiatik etorria)

Xehetasunak