Partaidetza Donostiako espazio eta hizkuntza eszeniko berrien LABO XL festibalarekin

2024/10/22

Euskal kultur erakundea Donostiako LABO XL festibalaren 6. edizioaren partaide da. Lankidetza horren baitan, Elirale konpainiaren eta Neskena taldearen sorkuntzen aurkezpenak laguntzen ditu. LABO XL ekitaldia, dantza, antzerki eta zirko garaikide hitzordua bilakatu da azken urteotan. 2024ko azaroaren 14tik 17ra iraganen da Gipuzkoako hiriburuko Kultura Garaikidearen Nazioarteko Tabakalera Zentroko hainbat lekutan.

Partaidetza Donostiako espazio eta hizkuntza eszeniko berrien LABO XL festibalarekin

Euskal Herritik eta hainbat herrietatik dramaturgia berrietara bideratuak diren hogeita hamar bat konpainia programatuak dira festibalaren egitarauan. Horien artean, Lapurdiko Neskena taldeak Badoa obra aurkeztuko du azaroaren 16an 13:00ean.

Azaroaren 17an aldiz, Elirale konpainiak O! dantzari batendako pieza eskainiko du Tabakalerako patioan, 11:00etan eta 12:30etan.

Ikusgarrien programazioaz gain, LABO XL festibala, artistak, kultur eragileak, erakundeak eta publikoa elkartzen dituen topagunea izanen da ere bai.

Egitaraua

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)