LABO XL Donostiako espazio eta hizkuntza eszeniko berrien festibalarekin partaidetza
Euskal kultur erakundea Donostiako LABO XL festibalaren partaide da lehen aldikotz. Lankidetza horren baitan Bilaka eta Traversées taldeen sorkuntzen Hegoaldeko estreinaldiak lagunduko ditu. Dantza, antzerki eta zirko garaikide hitzordua bilakatu da azken urteotan LABO XL. 2023ko azaroaren 16tik 19ra iraganen da gipuzkoako hiriburuko hainbat lekutan.
Euskal Herritik eta hainbat herrietatik dramaturgia berrietara bideratuak diren hogei bat konpania programatuak dira festibalaren egitarauan.
Horien artean, Baionako Bilaka Kolektiboak "Mitologia Txikiak" obra Egia - Gazteszena Kultur Etxean aurkeztuko du azaroaren 17an 20:30tan.
Biharamunean, Traversées konpania biarriztarrak "Komunikazioa-Inkomunikazioa" dantzari batendako pieza Tabakaleran eskainio du azaroaren 18an 13:30tan.
Ikusgarrien programazioaz gain, LABO XL festibala artistak, kultur eragileak, erakundeak eta publikoa elkartzen dituen topagunea izanen da ere bai.
Gehiago jakin
- LABO XL - Egitaraua (PDF)
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)