Euskal kultura familian gozatzeko gertakari proposamenak
Ipar Euskal Herriko euskarazko irakaskuntza sareekin partaidetzan (Seaska, Ikas Bi, Biga Bai, Euskal Haziak), euskal kultura familian gozatzeko proposatzen ditugun zonbait hitzordu agertzen dira gure agendan, joan den udaberriaz geroztik, sortu dugun "Kultura familian" atalean. Hemendik goiti gainera newsletter berezi baten bidez hedatuko da agenda hori.
Ipar Euskal Herriko euskarazko irakaskuntza sareek (Seaska, Ikas Bi, Biga Bai, Euskal Haziak) Euskal kultur erakundeari proposatu ideia batetik abiatu da "Kultura familian" agendaren sortzea.
Hutsune baten betetzea zen nahia, eskas baitzen sare horietan ibiltzen diren gurasoei eta familiei euskal kultur gertakarien berri emateko agenda bateratua.
"Kultura familian" izenburuak dioen bezala, haurrak eta gurasoak biltzen ahal dituzten hitzorduak ditu aitzinean ematen, euskaraz biziko diren uneak.
Urri hastapenetik goiti newsletter batek osatuko du zerbitzu hori. Horrela aitamak harpidetzen ahalko dira agenda e-postaz eskuratzeko.
Oraindanik izena eman daiteke berripaper horren errezibitzeko, dohainik.
Gehiago jakin
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)