Kultura eskubideen gaia jorratu du euskal etnopoloaren aurtengo kolokioak

2022/05/30

Euskal Kultur Erakundeak eta ARI-CNRS erakundeak Euskal etnopoloa labelaren babesean antolatu duten 2022ko kolokioa ekainaren 23an eta 24an iragan da Baionako Euskal Museoan. "Kultura eskubideek zerbaitetarako balio ote digute?" galderatik abiatuz, kultura eskubideen inguruko erronkak eta perspektibak eztabaidatu dira karia hortara. 

Kultura eskubideen gaia jorratu du euskal etnopoloaren aurtengo kolokioak
© Jakes Larre - EKE

Kultura eskubideak baloreak dira baita legediak zehazten dituen eskubideak, norbanakoari zuzenduak.

Horretarako, jardunaldi hauek kultura eskubideak galdezkatu dituzte hiru prismatik: hauen eraikuntza juridikoa eta instituzionala zein izan den, ondotik, nola politika publikoetan baliatuak diren, eta azkenik, komunitateei uzten dieten lekua.
Galdera desberdin hauei erantzuteko, ikerlariak, elkarte munduko pertsonak, baita artistak elkartu dira Baionan, topaketa horietan.

Oharra: hitzaldi guziak grabatuak izan dira eta webgunean ikusgai.

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)