Sarean dira Euskal etnopoloak antolatu kultura eskubideei buruzko jardunaldien bideoak
Euskal kultur erakundeak eta ARI-CNRS erakundeak partaidetzan sortu duten Euskal Etnopoloaren bostgarren kolokioa 2022ko ekainaren 23 eta 24ean iragan zen Baionako Euskal Museoan, "Kultura eskubideek zerbaitetarako balio ote digute? Erronkak eta perspektibak" lemapean. Sarean dira hitzaldien bideoak.
Kultura eskubideak baloreak dira baita legediak zehazten dituen eskubideak ere, norbanakoari zuzenduak.
Gaia eta galdera nagusia "Kultura eskubideek zerbaitetarako balio ote digute? Erronkak eta perspektibak" izanez, kolokioak kultura eskubideak hiru prismatik galdezkatu zituen: hauen eraikuntza juridikoa eta instituzionala zein izan den, ondotik, nola politika publikoetan baliatuak diren, eta azkenik, komunitateei uzten dieten lekua.
Galdera hauei erantzuteko, ikerlariak, politika eta elkarte munduko pertsonak, baita artistak ere elkartu ziren Baionako topaketa horietan.
Gehiago jakin
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)