Kultura eskubideek euskal kulturari: zer ekarpen?

2022/02/07

Bosgarren urtea da Etnopoloa labelaren barne, EKE-k mintzaldi ezberdinetaz osatu mintegi bat antolatzen duela ARI-UMR Passages Institutuarekin partaidetzan. Mintzaldi guziak urririk eta publiko zabalari irekiak dira. Kultura eskubideei buruz martxoaren 4an, ostiralez, eginen den mahain-ingurua mintegi honen laugarren hitzordua da. 

Kultura eskubideek euskal kulturari: zer ekarpen?

Kultura eskubideei buruz eginen duen 30 minutuko aurkezpenaren ondotik, Jean-Michel Lucas-ek mahain-inguruan parte hartuko du Antton CurutcharryMaika EtxecoparXabier Itçaina eta Denis Laborde-ekin batera. Kultura eskubideetaz eginen den mahain-ingurua galdera hauei erantzuten saiatuko da: nolako gainbalioa dakar holako konzeptuak euskal kulturaren politika publiko bat eraikitzean? Kultura eskubideen ikuspunduak, zer ekartzen die lurralde honetako praktika kulturalei? Izendatze desberdin bat soilik ala funtsezko erreferentzial berri bat?

Egitaraua

  1. Kultura eskubideak : aurkezpen orokorra (30mn)
    Definizio desberdinak, testuinguru historikoa eta juridikoa, Bordalen abiatu esperimentazioa.
     Jean-Michel Lucas, kultura politikan eta  kultura eskubideetan berezitua, Akitaniako Kultur Ekintzen Zuzendaritzaren buru izana.
  2. Mahain-ingurua kultura/ instituzio arloko arduradunekin eta ikerlariekin (45 min)
    • Maika Etxecopar, kantaria, antzerkilaria
    • Xabier Itçaina, CNRS-HDR Sciences-Po Bordaleko Ikerketa zuzendaria
    • Denis Laborde, CNRS-eko ikerketa zuzendaria, EHESS-eko ikasketa zuzendaria
    • Antton Curutcharry, Euskal Hirigune Elkargoko hizkuntza eta kultura politika arduraduna. Euskararen Erakunde Publikoaren lehendakaria
    • Jean-Michel Lucas, kultura politikan eta kultura eskubideetan berezitua, Akitaniako Kultura Ekintzen Zuzendaritzaren buru izana

Data: 2022ko martxoaren 4a, ostiralez, 18:15
Lekua: Baionako mediateka (Publiko zabala)
Bilketa eta Baionako mediateka-rekin ko-antolatua

Gehiako jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)