Kultur programazio anitza aurten ere IBILKI egitarauaren baitan
Euskal kultur erakundeak Iparraldean animatzen duen IBILKI programa euskal ikusgarrigintzaren eta beste adierazpen artistikoen zabalpenaren zerbitzuko emana da, lurraldeko zonbait herriren partaidetzarekin. 2024ko programaren karietara, hainbat antzerki, dantza, musika, zinema eta literatura emanaldi aurreikusiak dira, Saran, Ziburun, Urruñan, Hendaian, Maulen, Donapaulen, Kanbon, Baionan, Senperen eta Biarritzen.
Aurtengo uztaila eta abenduaren artean, IBILKI programaren baitan, literatura, zinema, musika, dantza, antzerki sailetako hainbat emanaldi proposatuak dira.
Herriekin hurbiletik landua den dispositibo horren bitartez Euskal kultur erakundeak Ipar Euskal Herriko ikusgarri geletan, mediateketan eta plazetan, euskal kulturaren kalitatea, bizitasuna eta aniztasuna ezagutzeko parada eskaini nahi du.
Uztailetik goiti hasiko den programaren bigarren partea jadanik prestatzen ari gara herri gero eta gehiagorekin.
Ibilki 2024 | Uztaila > Abendua
Ikusgarria / Ekitaldia | Data | Herria |
---|---|---|
Maïru | Uztailaren 5a | Hendaia |
Mugak [Kalakan + Alaia dantza taldea] | Uztailaren 22a | Donapaleu |
Gezur gehiegi | Irailaren 18a | Biarritz |
Haize Leizean + Maddi Zubeldia | Urriaren 13a | Sara |
Ihesi | Urriaren 18a | Kanbo |
Badoa | Urriaren 18a | Sara |
Etxetaburu | Urriaren 18a | Biarritz |
Idatz tailerra: Bea Salaberri | Urriaren 19a | Biarritz |
Miñan | Azaroaren 3a | Hendaia |
Mamuka | Azaroaren 16a | Ziburu |
Pontx pailazoa "Gelara" | Abenduaren 2a | Donapaleu |
Ihesi | Azaroaren 22a | Urruña |
Txiki "Euskaldunen jatorria, historia eta irria" | Azaroaren 22a | Maule |
Loratzen | Azaroaren 22a | Donapaleu |
Ttinka | Azaroaren 27a | Urruña |
Mr Bo | Abenduaren 1a | Hendaia |
Ibilki 2024 | Otsaila > Ekaina
Ikusgarria | Data | Herria |
---|---|---|
Magma mia | Otsailaren 11a | Hendaia |
Andereño | Otsailaren 23a | Ziburu |
Mamuka | Martxoaren 10a | Hendaia |
Joxe Moxe Kitarraren Etxean Gertatutakoak | Martxoaren 14a | Senpere |
Mundu guztietan onena | Martxoaren 19a | Donibane Lohizune |
Erromako Zubia | Apirilaren 17a | Azkaine |
Laupabortz aire ttipi | Apirilaren 27a | Hendaia |
Fuga | Maiatzaren 3a | Donibane Lohizune |
Txiki "40 urte eta aldapa beheran niek!" | Maiatzaren 14a | Baiona |
Euskaldunen jatorria, historia eta irria | Maiatzaren 25a | Hendaia |
Errimak | Maiatzaren 25a | Hendaia |
Loratzen | Ekainaren 2a | Urruña |
O! | Ekainaren 2a | Urruña |
Pontx pailazoa "Gelara" | Ekainaren 2a | Urruña |
Flipluf | Ekainaren 2a | Urruña |
Izakiak | Ekainaren 7a | Maule |
Gehiago jakin
- IBILKI 2024: ondoko ikuskizunen agenda
- Ibilki programaz gehiago jakin
- Harremana: Frank Suarez (EKE) - frank.suarez@eke.eus / 05 59 93 38 76
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)