Koru kantuzaleek eskuragarri dute Alexandre Lesbordes konpositorearen "Airez-aire" partitura liburuxka, transkribaturik

2021/05/11

Badu zonbeit urte orain, hemengo musikari batzuen laguntzarekin, ehunka partitura kantuzaleen eskura jartzen ditugula euskal koru kantuaren praktika sustatzeko gisan. Jo Maris bere funtsa Euskal kultur erakundeari dohaintzan utzi dion harmonizatzaile horietatik bat da. Berriki beste 35 partitura eskaini ditu Alexandre Lesbordes (1912-1969) musikegilearen "Airez-aire" kantu liburuxka transkribatuz.

Koru kantuzaleek eskuragarri dute Alexandre Lesbordes konpositorearen "Airez-aire" partitura liburuxka, transkribaturik
Jo Maris bere Donibane Garaziko estudioan 2021eko maiatzean © Jakes Larre (EKE)

Alexandre Lesbordes (1912-1969) kalonjearen heriotzaren 50. urtemugaren karietara Ziburun egin zen kontzertuan parte hartu zuen Jo Maris musikariak.
Bertan erabaki zuen 1951n musikegile trebe horrek "Airez-aire" izenburupean, Jean Hiriart-Urruty (1927-1990) laguntzarekin, argitaratu zuen eskuz idatzi partitura bildumatxoa transkribatzea.

Euskal kultur erakundearen laguntzarekin Lesbordes-en oinordekoen baimena eskuratu ondoan, lanari lotu zitzaion.
Lan zaila izanikan ere, 2021eko martxoan lortu zuen liburuxka osoa transkribatzea Marisek, Lesbordes-ren harmonizazio bereziak errespetatuz.

Transkripzio horiek denen esku uzten ditu orain Jo Maris-ek. Bilduma 35 partituraz osatua da.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)