Koldo Zabala dantzaria eta koreografoa zendu da

2014/07/11

Koldo Zabala 79 urtetan zendu da joan den uztailaren 13an. Besteak beste, Oldarra baletako dantzaria eta erakaslea izan zen, bai eta Baionako kontserbatorioko dantza klasikoari buruzko klaseen sortzailea. 2011n, Mizel Théret-en Oroitzen naiz... Je me souviens ikusgarrian parte hartu zuen Jean Nesprias eta Philippe Oyhamburu-rekin batera. Euskal kultur erakundearen Eleketa bilketa programaren karietara, 2012an grabatua izan zen.

Koldo Zabala dantzaria eta koreografoa zendu da
Koldo Zabala (argazkia: "Oroitzen naiz" ikusgarria)

Koldo Zabala 1935ko abenduaren 21ean sortua da Getxon (Bizkaia). 1936ko gerlaren ondorioz, familiak ihes egin du Biarritzera. Koldo bere amarekin itzuli da Bizkaiara 1942an (eskolan eten gabe diskriminatua, euskal identitatearen kontzientza sortzen zaio), baina 1946an berriz Biarritzera heldu da, aldi honetan definitiboki. Orduan berraurkitzen ditu 6 anai-arrebetariko batzuk eta aita, berriki Gurseko preso zerrategitik libratua.

1947tik Oldarra dantza taldean izanki, Koldok 1953an dantzari klasiko bihurtzea erabaki du. Parisera doa formatzea hango dantza-maisu handienekin, lehenik Alexandre Volinine-rekin eta ondotik Yves Brieux-Ustaritz-ekin. 1955an, Biarritzera itzulirik, Oldarra Euskal Baleten zuzendari artistikoa izanen da 1982 arte, aldi berean Yves Brieux-Ustaritz maisuaren klaseak segitzen dituela. 1982an, dantza klasiko irakasle konkurtsoa pasatu eta, Baionako Kontserbatorioan sartu da. Segitu du Oldarra-ko koregrafo eta baleta maisu izaten, profesional gisa 1986 arte, gero bolondres bezala (hala izanen da hil arte).

1960 eta 1970 (1963, 1966, 1969, 1972) urteetan sortu lau haurren aita zen. Denak dantzari izan badira ere, ez dute bere segida hartu nahi ukan Oldarra baletetan. Philippe Oyhamburu eta Jean Nesprias Ipar Euskal Herriko 1950-1980 urteetako beste bi dantzari enblematikoekin batera, 2011n Mizel Théret koreografoaren Oroitzen Naiz... Je me souviens ikusgarrian parte hartzea onartu zuen.

2012an, EKEk eraman Eleketa bilketa programaren karietara grabatua izan zen. Bideo hartan, bere haurtzaroa kontatzen du bai eta bere dantzari koreografo ibilbidea.

Ehorzketak uztailaren 17an, ostegun arratsaldeko 16:30etan iraganen dira Biarritzeko San Martin elizan.

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)