Katixa Dolhare-Zaldunbide, Euskal kultur erakundeko lehendakari berria

2022/07/04

2022ko uztailaren 2ko administrazio kontseiluaren karietara, Katixa Dolhare-Zaldunbide idazlea Euskal kultur erakundeko lehendakari izendatua izan da. Literaturan agregatua eta doktorea, 2003. urteaz geroztik lehendakaritza eramaten zuen Mikel Erramouspe Aldudarraren segida hartuko du.

Katixa Dolhare-Zaldunbide, Euskal kultur erakundeko lehendakari berria
Katixa Dolhare-Zaldunbide © EIE

Ezpeletan sortua, 1982an, Katixa Dolhare-Zaldunbide betidanik literatur zalea izan da. Irakasle gisa dihardu bigarren hezkuntzan eta unibertsitatean. 2014. urtean bere lehen eleberria plazaratu zuen, Biribilgune izenburupean, Gazteluma beka eskuratuz (Elkar argitaletxea).
Aldudeko ibarreko bizi sozio-kulturalean biziki inplikatua da eta han bertan bizi da.

2022ko uztailaren 2ko administrazio kontseiluko zonbait kide : beheretik hasiz Mikel ERRAMOUSPE, Marie-André OURET, Antton CURUTCHARRY, hizkuntza politikarako eta kulturarako lehendakariordea herri elkargoan, Andde SAINTE-MARIE, eskualdeko kontseilaria, Maider BEHOTEGUY, departamenduko kontseilaria, Johañe ETCHEBEST (EKE-ko zuzendaria), Marie BIDART, Katixa DOLHARÉ-CALDUMBIDE (EKE-ko lehendakaria), Philippe LE MOING-SURZUR, Baionako suprefeta , Xabi ETCHEVERRY, Peio SOULÉ © Jakes Larre - EKE

Euskal kultur erakundeko lehendakaritza bere gain hartzen duen laugarren pertsonalitatea da - eta lehenbiziko emaztea - Ramuntxo Camblong (1990-1994), Erramun Bachoc (1994-2005) et Mikel Erramouspé (2005-2022) kultura eragileen ildoari jarraikiz.

Mikel Erramouspe & Katixa Dolhare-Zaldunbide
Mikel Erramouspe & Katixa Dolhare-Zaldunbide

Mikel Erramouspek berak adierazi zuen bere lehendakari kargua utziko zuela joan den apirileko biltzar nagusian. Administratzaile gisa segituko du hemendik aitzina.

Gehiago jakin

Argazki galeria

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)