"Kaperan A Kapela" "Arteak’ Abbadian" bilakatzen da
2003tik Abbadiako Jauregi-Behatokiaren kaperan antolatua den "Kaperan A Kapela" kontzertu akustikoen zikloa aldatu eta beste praktika artistikoetara zabaltzen da. "Arteak’Abbadian" izenaren inguruan eraikia, 2020ko egitarauak bertsularitza omenduko du.
INFO COVID-19: MARTXOAREN 28KO GAUALDIA EZEZTATUA DA
Toki paregabean kokatua den Abbadiako Jauregi-Behatokiaren kaperan, urtero hainbat kontzertu intimo eskaintzen dituen "Kaperan A Kapela" zikloa, Euskal kultur erakundeak eta Hendaiako Hiriak duela kasik 20 urte eramaten duten partaidetzaren emaitza da. Ondorioz, ziklo hau aldatzeko eta berrasmatzeko garaia etorri da hasierako izpiritua mantenduz: euskal kultura Abbadian biziaraztea.
"Arteak’ Abbadian" proiektuaren karietara, Hendaiako Hiria eta Turismo Bulegoarekin partaidetzan, EKE-k Abbadiako Jauregi-Behatokiaren (ber)deskubritzea gonbidatzen zaitu. Aurtengo programazioak emazteak eta bertsularitza ohoretan ezarriko ditu:
- 2020ko martxoaren 28an, 18:00etan, Miren Artetxe Sarasola eta Alaia Martin Etxebeste bertsulariek Jauregiaren bisita lagunduko dute eta Antoine d’Abbadiek euskarari eta kulturari egin zion ekarpenaren, lore jokoetan emazteek ukan parte hartzearen eta jauregiaren gela ezberdinetan diren euskarazko inskripzioen inguruan inprobisatuko dute.
- 2020ko irailaren 12an, 19:00etan, Aire ahizpen aldi izanen da, beren errepertorioko kantuak eta lore jokoetan sarituak izan diren bertsuak nahastuko dituen kontzertu batekin.
Xehetasunak
- Erreserbazioak: Hendaiako Turismo Bulegoa (05 59 20 04 51). Kasu! Leku kopurua mugatua da. Aitzinetik lekuen erostea aholkatua da.
- Miren Artetxe Sarasola
- Aire Ahizpak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)