"Euskal zinema" liburua frantsesez ere eskuragarri

2013/10/18

Euskal kultur erakundeak eta Etxepare Institutuak elkarrekin ekoizturik, Joxean Fernández-ek idatzitako "Euskal zinema" dibulgazio liburua argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

"Euskal zinema" liburua frantsesez ere eskuragarri

Hirugarren aldia da Etxepare Institutuak sortutako "Euskal kultura" saileko liburu bat frantsesera itzulia dela. Izan ere, aurten berean, bilduma bereko beste bi liburu eskuragarri jarri ziren euskara-frantsesa-inglesa bertsio hirueledunean, Oier Araolazaren"Euskal dantza" eta Jon Eskisabelen "Euskal Kantagintza" dibulgazio lanak hain zuzen. Hauek ere Euskal kultur erakundeak eta Etxepare Institutuak abiatu partaidetzaren karietara.

"Euskal kultura" sailaren helburua euskal sorkuntzari buruzko informazio eguneratu, erakargarri, eta aldi berean, sendoa eskaintzea da. Euskal kulturaz jakin nahi dutenen gana errexki heltzeko gisan pentsatua. Hamabi liburuz osatua da (hizkuntza, musika, dantza, literatura, zinema, bertsularitza...).

Kattalin Totorikak itzuli du frantsesera, besteak beste Euskal Filmategiko zuzendaria den Joxean Fernandéz donostiarraren jatorrizko testua.

"Euskal zinema" edizio berezia dohainik deskarga daiteke PDF formatuan, Etxepare Institutuaren webgunean baita Euskal kultur erakundearen atarian ere.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)