José Mendiague pastorala Arrokiagan eta Hazparnen ikusgai
José Mendiague pastoralaren lehen emanaldia 2012ko uztailaren 29an iragan zen Arrokiagan. Aro ederra lagun, 3000 lagun baino gehiagok gozatu ahal izan zuten hiru oren pasako emanaldi ederraz. 24 eszenatan banaturik, Jean Bordaxar-ek idatzitako pastoralak José Mendiague (1845-1937) kantugile eta bertsulariaren bizia eta obra aipatzen du, bai eta euskaldunen emigrazioa Hego Ameriketara. Lehen emanaldia huts egin dutenek, beste bi aukera izanen dituzte : lehena agorrilaren 5ean Arrokiagan, bigarrena irailaren 8an Hazparnen.
Xehetasunak :
- Jose Mendiague pastoralaren argazkiak
- Jose Mendiague
- Pastorala, Xiberoko euskal antzerkia
- Euskaldunen emigrazioa Ameriketara: Monika Legarto Euskal Argentina elkarteko lehendakariaren hitzaldia (2012/05/04)