Johañe Etchebest, Euskal kultur erakundeko zuzendari berria

2020/12/22

24 urtez Euskal kultur erakundeko zuzendari egon ondoan Pantxoa Etchegoin-ek 2021eko urtarrilaren 30ean erretreta hartuko du. Iparraldeko Dantzarien Biltzarreko misio arduraduna zen Johañe Etchebest errient ohiak ordezkatuko du. Berrogei urteko xiberotarra euskal dantzan eta musika tradizionalean aditu gisa ezaguna da.

Johañe Etchebest, Euskal kultur erakundeko zuzendari berria
Johañe Etchebest © Marion Lastiri (EKE)

Johañe Etchebest-ek errient konkurtsoa lortu zuen 2002an eta bere bizitza profesionala eskoletako irakasle elebidun gisa hasi zuen.

Dantzazale errabiatua betidanik, Iparraldeko Dantzarien Biltzarrako misio arduraduna bihurtu zen 2015ean elkartearen proiektuaren gauzatzeko eta garatzeko.

Tokiko kultura munduan biziki inplikatuta, Johañe kultura elkarte desberdinen administratzailea da (Konpany Beritza, Larraineko Maskaradak, Aitzindariak, ...), baita koreografoa, dantzaria eta musikaria ere hainbat konpainietan (Kautere Balet, Konpany Beritza, EliralE, ...).

Administrazio Kontseiluak 2020ko abenduaren 3an izendatu du Johañe Etchebest zuzendari berri bezala, eta 2021eko otsailaren 1ean hartuko du kargua.

Euskal kultur erakundeko administrazio Kontseiluko kideek eta lantaldeak ongi etorri egiten diote.

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)