ZINESKOLA: irakasleen egunak filmen aurre-proiekzio batekin

2024/01/10

Aurten bi film hautatuak izan dira ZINESKOLA irudi heziketa dispositiboaren baitan:  Yuku eta himalaiako lorea 1. eta 2. ziklokoei zuzendua (CE1a arte) eta  Ainbo 2. eta 3. ziklokoei zuzendua (CE2-CM2). Ikasleendako emanaldiak Ipar Euskal Herriko lurraldeko zinegeletan 2024ko martxoa eta apirila artean iraganen dira.

ZINESKOLA: irakasleen egunak filmen aurre-proiekzio batekin
© Ainbo filma

ZINESKOLA dispositiboa Euskal kultur erakundeak du antolatzen ondoko partaideekin: Zukugailua, Cinéma & Cultures, Cinévasion, IKAS euskal pedagogia zerbitzua, Hezkunde Nazionala eta Zineuskadi.

Helburuak honako hauek dira:

  • Euskarazko animazio film interesgarriak proposatu euskara irakasleei eta haien lehen mailako ikasleei
  • Laguntza pedagogiko egoki bat eskaini
  • Euskara eskolatik kanpo erabiltzeko parada eman

Aintzinetik, dispositiboan parte hartu nahi duten irakasleei bi egun erdi berezi proposatuak zaizkie filmen inguruan:

  • 2024ko urtarrilaren 17an - 9:30-12:30 - Lapurdi gela, Uztaritze - Ainbo (2021, Peru) - Aurre-proiekzioa eta ustiapenaren aurkezpena
  • 2024ko urtarrilaren 24an -  9:30-12:30 - L’Aiglon zinegela, Kanbo - Yuku eta Himalaiako lorea (2022, Belgika) - Aurre-proiekzioa eta ustiapenaren aurkezpena

Filmen aurre-proiekzioa eta aholkulari pedagogiko taldeak filmen inguruan prestatuko material eta ustiapen pedagogikoaren aurkezpena egina izanen da.

Gehiago jakin 

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)