Iparraldeko egiturak Durangoko Azokaren 57.edizioan
Ipar Euskal Herriko argitaletxeek, disketxeek edo/ta kultura elkarteek Durangoko Azokan parte hartzeko Euskal kultur erakundeko laguntza ukan dute aurten ere. EKE-k plantan eman jarraipen programa bati esker, beren presentzia garatu eta iraunkortzen da eta bide batez, ipar Euskal Herriko euskal kulturari oihartzun gehiago ematen zaio hego Euskal Herrian.
Gerediaga elkarte antolatzailearen eta Euskal kultur erakundearen artean 2006an abiatu partaidetzari esker, argitaletxeek, disketxeek eta kultura elkarteek dirulaguntza bat eta laguntza tekniko bat ukaiten dute. Horrela, erakusmahaia merkeago alokatzen ahal dute eta errazago sartzen ahal dira azokaren programazioan (ikusgarriak, kontzertuak, liburu aurkezpenak, mintzaldiak, eztabaidak, ...).
Ondorioz, ipar Euskal Herriko idazleen eta artisten presentzia areagotu da azken urteotan. Bestalde, ipar Euskal Herriko ekoizpenaren ikusgarritasuna hobetzeko, denak eremu batean elkartuak izan dira.
Gainera, EKE-k urtero ipar Euskal Herriko egituren berritasunak biltzen dituen katalogo bat egiten du, prentsaurreko batean aurkeztua dena eta ondotik lurraldeko liburutegi-mediateketan banatua dena. Berritasunen katalogo hau, urteko ipar Euskal Herriko liburu eta diskoen ekoizpena biltzen duen bakarra da eta horri esker ekoizpen hori agerian ezarria da.
Gerediaga elkartearekilako partaidetzaren bidez, hauek dira EKE-k dituen helburuak:
- Ipar Euskal Herriko argitaletxeek, disketxeek eta kultura elkarteek Durangoko Azokan
duten presentzia erraztea - Azokan duten ikuspena handitzea
- Ipar Euskal Herriko literatura, musika eta ikus-entzunezko ekoizpenari ikuspen hobea
eskaintzea lurraldean.
Ipar Euskal Herriko egituren ekoizpena Durangoko Azokan, zenbakitan (2022)
- 10 egitura eta autoekoizle
- 38 berritasun, horietan 18 liburu, 16 disko, 2 liburu-disko eta 2 bestelako ekoizpen (egutegi, aldizkari)
- 14 kultur ekitaldi (liburu edo disko aurkezpenak)
Gehiago jakin
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)