Iparraldea Bertan zikloaren 24. edizioa
Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako zikloa, Euskal kultur erakundearen (EKE) laguntzarekin egin da. Bi hitzaldi eta hiru kontzertu Koldo Mitxelena Kulturuenaren Santa Teresa komentuko Ekitaldi Aretoan (Donostiako Alde Zaharrean) aurkeztuko dira, otsailaren 25 eta martxoaren 18 artean, 19:00etan, euskaraz. Eskainiak diren ekitaldi guziak zuzenean ikusgai izanen dira Koldo Mitxelena Kulturunearen webgunean.
![Iparraldea Bertan zikloaren 24. edizioa Iparraldea Bertan zikloaren 24. edizioa](https://www.eke.eus/eu/albisteak/iparraldea-bertan-zikloaren-24-edizioa/@@images/6a927c37-2192-49ac-b53e-2dfe57272322.png)
Iparraldeko artisten sorkuntzak agerian emateaz gain, Euskal kultur erakundeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak aspaldian antolatzen duten Iparraldea Bertan zikloak, gure lurraldearen kultura aberastasuna Hegoaldeko biztanleeri ezagutaraztea du helburu.
Oroitaraz dezagun antolatuak diren ekitaldi guziak internet bidez zuzenean segitzen ahalko direla hemen klikatuz.
Egitaraua
- Otsailaren 25an: Gastibeltza Filmak zinema ekoizpen eta hedapen egituraren aurkezpena Katti Pochelu sortzailearekin, Eñaut Castagnet eta Itziar Leemans filma egileen presentzian.
- Martxoaren 4ean: Estibaliz Robles “Estitxu”, Maite Idirin eta Lourdes Iriondo emakume aitzindarien omenez hitzaldi kantaldia Maialen Alfaro, Maider Bedaxagar eta Naia Robles kantariekin, Patxika Alfaro, Jacqueline Iriart eta Maite Ithurbide aurkezlariek lagundurik.
- Martxoaren 11an: Bekatu taldearen kontzertua (Aguxtin Alkhat eta Kamila Zubeldia).
- Martxoaren 18an: Mattin Lerissaren Mundu Zabalerako disko berriaren aurkezpena.
Gehiago jakin
- Euskal kultur erakundeak antolaturik, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan
- Kontaktua: Frank Suarez (05 59 93 38 76 / frank.suarez@eke.eus)
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)