Iparraldea Bertan zikloaren 23. edizioa
Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatu Iparraldea Bertan zikloa, Euskal kultur erakundearen laguntzarekin eginen da. Otsailaren 28tik martxoaren 20ra, hitzaldi bat eta hiru kontzertu antolatuak izanen dira Koldo Mitxelena Kulturunearen Santa Teresa komentuko Ekitaldi Aretoan (Donostiako Alde Zaharrean). Ekitaldi guziak euskaraz izanen dira.
Ipar Euskal Herriko artisten sorkuntzak agerian emateaz gain, Euskal kultur erakundeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak aspaldian antolatzen duten Iparraldea Bertan zikloak, gure lurraldearen kultura aberastasuna hego Euskal Herriko biztanleei ezagutaraztea du helburu.
Oroitaraz dezagun antolatuak diren ekitaldi guziak internet bidez zuzenean (19:00) segitzen ahalko direla hemen klikatuz.
Egitaraua
- Otsailaren 28an: HABIA hirukotearen kontzertua
- Martxoaren 6an: Elise Diletek eta Antton Hariñordokik idatzi eta Ainize Butronek
ilustratutako Haize leizean nerabeentzako eleberriaren aurkezpena - Martxoaren 13an: ARRIOLA-EZCURRA bikotearen kontzertua
- Martxoaren 20an: Ekhi Lamberten Inbasioak disko berriaren aurkezpena
Gehiago Jakin
- Euskal kultur erakundeak antolaturik, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan
- Kontaktua: Frank Suarez (05 59 93 38 76 / frank.suarez@eke.eus)
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)