Iparraldea Bertan zikloaren 22. edizioa
Iparraldea Bertan zikloaren 22. edizioa martxoaren 7tik 21era iraganen da, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Euskal kultur erakundeak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, kontzertu bat eta hitzaldi bat eskainiko ditu, bai eta film proiekzio bat ere. Antolatuak diren ekitaldi guziak zuzenean ikusgai izanen dira Koldo Mitxelena Kulturunearen webgunean.
Iparraldeko artisten sorkuntzak agerian emateaz gain, Euskal kultur erakundeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak aspaldian antolatzen duten Iparraldea Bertan zikloak, gure lurraldearen kultura aberastasuna Hegoaldeko biztanleeri ezagutaraztea du helburu.
Oroitaraz dezagun antolatuak diren ekitaldi guziak internet bidez zuzenean segitzen ahalko direla hemen klikatuz.
Egitaraua
- Julen Achiary & Maddi Oihenart-en kontzertua martxoaren 7an
- Adur Larrearen Lurbinttoko ohoinak komikiaren aurkezpena martxoaren 14an
- Maia Iribarne Olhagaray & Paxkal Irigoyen Etxeberriren Bañolet filmaren proiekzioa martxoaren 21ean
Gehiago jakin
- Iparraldea Bertan 2023 - Egitarau osoa (PDF)
- Kontaktua: Frank Suarez (05 59 93 38 76 / frank.suarez@eke.eus)
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)