"Iparhots" egonaldi artistikoen deialdia zabalik

2024/06/10

Euskal kultur erakundeak, Atabal aretoak, Kulturaz Kultur Kooperatibak eta Musika Bulegoak 2023an martxan jarri egonaldi artistikoen programaren bigarren edizioa abian da. Ipar Euskal Herriko musika sortzaileei zuzendu programa honen helburua sormen eta ekoizpen prozesuetan laguntzea da.

"Iparhots" egonaldi artistikoen deialdia zabalik
© Lorentxa Saragueta

Deialdian, euskaraz kantatzen duten ipar Euskal Herriko (Lapurdi, Baxenabarre, Zuberoa) edozein musikarik parte har dezake, beti ere lan diskografiko berriak edo zuzeneko emanaldi bira berriak bultzatzeko asmoa duten proiektuei lehentasuna emanez.

Izenen emateko epea 2024ko ekainaren 11tik uztailaren 1a arte luzatuko da.

Deialdiaren emaitza 2024ko uztailaren 3an jakinaraziko da. Iparhots programaren arduradunek beren webgunean eta sare sozialetan argitaratuko dute.

2023an ospatu elkarlanaren lehen edizioan Ekhi Lambert izan zen aukeratutako musikaria.
 

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)