"Ipar Euskal Herriko historia idazten ahal ote da?" galdera izanen da Sarako idazleen biltzarreko egun profesionaleko gai nagusia

2024/03/11

Euskal kultur erakundeak, Bilketa sareak, Sarako Biltzarrak eta Biblio64 Departamenduko liburutegiak irakurketa publikoaren eragileei zuzendu egun profesionala antolatuko dute Sarako idazleen Biltzarraren karietara. "Ipar Euskal Herriko historia idazten ahal ote da?" galdera ukanen du abianpuntu eta apirilaren 2an iraganen da, Saran.

"Ipar Euskal Herriko historia idazten ahal ote da?" galdera izanen da Sarako idazleen biltzarreko egun profesionaleko gai nagusia
© Lorentxa Saragueta

Egun profesionalaren egitaraua:

  • 9:30 | Lezeen bisita gidatua 
  • 10:30 | Performantzia Gora euskal (H)errientsak eleberri grafikoaren inguruan. Dom Campistron & Asisko Urmeneta.
  • 11:45 | Mintzaldia "Ipar Euskal herriko historia: argitalpenak"
    Elkar liburudendako Peio Uhalten eskutik. Peio Uhaltek aurkeztuko dizkigu historia horren ezagutzeko baliagarri diren argitalpen nagusiak, baita ere tokiko historian argitaletxe nagusi den Elkarrek ukan duen politika editoriala.
  • 14:15 | Mintzaldia "(Ipar) Euskal Herriko historialari nagusiak"
    Claude Martinez historia irakaslearen eskutik. Claude Martinez-ek azalduko digu zeintzu izan diren historian zehar (Ipar) Euskal Herriko historia idazten aritu diren idazle ohargarriak, erreferentziazkoak, berritzaileak.
  • 16.00 | Mahai ingurua "Ipar Euskal Herriko historia idazten ahal ote da?" Ikerketa zientifikoa beharrezkoa da ondotik ezagutza transmititu eta dibulgatzeko. Gaur egun, Ipar Euskal Herriko lurraldeari dagokionez, zailtasunak agertzen dira bere historia dokumentatzeko, honen irakasteko, ezagutza transmititzeko. Testuinguru horretan, Ipar Euskal Herri mailako historia idaztea posible ote da.
    Animazioa: Peio Etcheverry-Ainchart
    Parte hartzaileak: Xabier Itçaina: Ikerketa Zientifikoko Zentro Nazionalean (CNRS) ikerle, Emile Durkheim Bordeleko Sciences-Po ikerketa zentroan.
    Maite Urmeneta: Historia-Geografiako irakaslea 
    Bixente Irigarai: Baigorriko Mehaka interpretazio zentroko animatzailea
    Philippe Etchegoyhen: Zuberoako historian berezituriko idazlea

Gehiago jakin

 

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)