Iosune de Goñi Garcia "Nekatoenea" eta "Hugoenea" literatura sorkuntza egonaldi bikoitzaren irabazlea

2023/07/21

Euskal kultur erakundea, Euskal Idazleen Elkartea eta CPIE Euskal Itsasbazterra 2011. urtean elkarlanean hasi ziren, idazle bati hilabete osoz Hendaiako Abbadia eremuko Nekatoenea baserri zaharberrituan bere idazketa lanean aritzeko parada eskainiz. Aurten, egonaldia beste hilabete batez luzatuko da Pasai Donibaneko Hugoenea etxean.

Iosune de Goñi Garcia "Nekatoenea" eta "Hugoenea" literatura sorkuntza egonaldi bikoitzaren irabazlea
Iosune de Goñi Garcia © Lorentxa Saragueta

Aurtengo egonaldiarentzat hautatua izan den Iosune de Goñi Garcia (Burlata, 1993), idazlea, argazkilaria eta itzultzailea da. Halaber, feminista eta kapazitismoaren aurkako aktibista da. Filosofiako Gradua amaitu ondoren, Bartzelonan Literatura, Artea eta Pentsamenduari buruzko Ikasketa konparatuen gradu-ondokoa egin zuen. Hilda Doolittle idazleari buruzko tesia egiten hasi bazen ere, osasun arrazoiengatik utzi behar izan zuen. 2021ean Pasaia Hiria-Xabier Portugal poesia saria irabazi zuen Gorputz baten aztarnak elurretan poema bildumarekin. Iruñeko Udalaren Egile Berrientzako Literatur Lehiaketan ere lehen saria ukan zuen Itzalak uraren azpian lanarekin. Egun itzultzaile gisa egiten du lan.

Iosune de Goñi Garcia Hendaiako Nekatoenea etxean egonen da 2023ko urriaren 9tik azaroaren 2ra, eta Pasaiako Hugoenean azaroaren 7tik 30era. Bi egonaldien denboran, topaketak antolatuak izanen dira, Iosuneren lana deskubritzeko parada eskaintzeko.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)