Euskarazko haur eta gazte literaturari buruzko topaketa profesionala Ikusi Mikusi festibalean

2023/10/03

Urriaren 20an, ostiralez, Saran, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura azoka den Ikusi-Mikusi festibala kari, Euskal kultur erakundeak literatura horren berezitasunak eta erronkak ulertzeko egun profesionala koantolatzen du, azoka, BILKETA, EHU eta Biblio64 egiturekin batera.

Euskarazko haur eta gazte literaturari buruzko topaketa profesionala Ikusi Mikusi festibalean
© Lorentxa Saragueta

Ikusi Mikusi proiektua euskara hutsean den Haur eta Gazte literatura azoka da. 2021-ean zen lehen edizioa. Aurten, hirugarren edizioa ospatuko da, Sara herrian, urriaren 20 eta 21-ean.

Azkenean, Ikusi Mikusik euskarari, haur eta gazte literaturari premiazko tokia eskaintzen dio, bi egunez: eskolen eta profesionalen eguna urriaren 20-ean, eta familien eguna urriaren 21-ean. 

Ekitaldi hau guztiz aurre-ikusia, gogoetatua eta diseinatuta da haurrentzat, bai altzarien aldetik espazioaren antolaketa aldetik, baita ere jarduerak eta programatutako ikuskizun eta tailerren aldetik, adinen arabera.

Egun profesionalaren egitaraua

  • 09:00 : Ongi etorria, Sarako Herriko etxean
  • 09:30 : Haur eta gazte literaturaren berritasunen aurkezpena (Elise Dilet - Ikas)
  • 11:15 : Galtzagorri elkartearen aurkezpena
  • 12:00 : Zer animazio programatu liburutegietan? Artisten eskaintza
  • 14:30 : Azokaren itzulia
  • 16:00 : Haur eta gazte literaturan euskalkien erabileraren gaiari buruzko mahai-ingurua
  • 17:30 : Sortzaile eta argitaletxeen arteko buruz buruko topaketak

  • Izen ematea (beharrezkoa): Biblio64 – Stéphanie MEDRANO: stephanie.medrano@le64.fr

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)