Ikusi Mikusi, euskal haur eta gazte literaturaren leihoa

2024/09/16

Urriaren 11n, ostiralez, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura azoka den Ikusi-Mikusi festibala kari, Euskal kultur erakundeak literatura horren berezitasunak eta erronkak ulertzeko egun profesionala antolatzen du Saran, Bilketa, EHU eta Biblio64 egiturekin batera.

Ikusi Mikusi, euskal haur eta gazte literaturaren leihoa
© Ikusi Mugi

Ikusi Mikusi proiektua euskara hutsean den Haur eta Gazte literatura azoka da. Aurten, laugarren edizioa ospatuko da Saran, urriaren 11 eta 12an.

Ikusi Mikusik euskarari, baina ere haur eta gazte literaturari premiazko tokia eskaintzen die. Urriaren 11n, Euskal haur eta gazte literatura azokako eskolen eta profesionalen eguna izanen da: laugarren edizio honek ekintza, ikuskizun eta tailer anitz eskainiko ditu, Euskal Herri osoko ikastetxeei zuzenduak, euskal kulturaz eta literaturaz gozatzeko aukera emanez.

Egun profesionalaren gaia

Inplizitoa haur eta gazte literaturan: argiki adierazia ez dena asmatu eta ulertu  
Zerbait inplizitua dela erraten denean, beste zerbaiten baitan dagoenaz ari gara, azaldu edo adierazia ez dena. Eduki inplizitua orokorki literaturan eta bereziki haur eta gazte literaturan anitz erabilia den baliabide literarioa da. Sortzaileek, izan idazle edo ilustratzaile, argiki adierazi gabe, irakurleari bere baitan dituen erreferentzien bidez, istorioa bere baitatik ulertzeko eta eraikitzeko aukera ematen diona. Mezuak pasatzeko tresna paregabea da ere: ipuinen bukaerako moralak, irakaspenak, baloreak… 

Egun profesionalaren egitaraua

  • 9:00 - Ongi etorria, Sarako Lezeetan
  • 9:30 - 2024ko Haur eta gazte literaturako berritasunak eta hautaketa berezia - Ana Imaz (Libreplume) eta Elise Dilet (Ikas).
    2024ko urtean zehar, zer argitaratu da euskaraz haur eta gazteentzat? Urteko argitalpenen hautaketa baten aukezpena. Bestalde, aurtengo gaiarekin lotzeko, urteetan mezu eta balore inplizito batzuk barneratu dituzten argitalpenak aurkeztuko dira. 
  • 11:00-12:30 - Artisten aurkezpenak
    Zer programatu literaturaren inguruan? Haien lanen aurkezpen labur batzuen bidez, artisten proposamen artistikoak ezagutzeko hitzordua. (Ipuinaldiak, topaketak, sakeleko antzerkiak, idazketa tailerrak…)
  • 15:00 - Azokaren itzulia (Kiroldegian)
  • 16:00 - Mahai ingurua - Kontakizunen irakaspenak: mezu esplizitu eta inplizituak euskarazko haur eta gazte literaturan?, Ainize Butronek animaturik.
    Mahain inguru horretan, idazle, ilustratzaile, aditu eta argitaletxe bana bilduko dira inplizitoa haur eta gazte literaturan nola landua, pentsatua eta gogoetatua den aipatzeko.
    Parte-hartzaileak: Eztitxu Albistur (ikerlaria), Ainara Azpiazu Aduriz ”Axpi” (ilustratzailea), Mirentxu Ibargarai (Haria egitasmoa), Carmen Elvira (Pamiela-Kalandraka) eta Aintzane Usandizaga (idazlea).

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)