Bidaia bat Iholdi-Oztibarreko herri memorian barna

2025/01/19

Azken egunotan 550 bideo-lekukotasun baino gehiago baita ere muntaketa tematiko desberdinak sarean eman ditugu Mintzoak.eus atarian. Daramagun Eleketa ikus-entzunezko bilketatik datoz. Iholdi-Oztibarren grabatutako lekukotasun horiek XX. mendean gure aitamek eta aitatxi-amatxiek ezagutu dituzten bizimodua eta aldaketa nagusiak oroitarazten dizkigute.

Bidaia bat Iholdi-Oztibarreko herri memorian barna
Irisarriko paisaia © Euskal kultur erakundea

Sarean berriki ezarri ditugun bideo-pasarte eta muntaketa horiek 55 pertsonekin egin elkarrizketetatik hautatuak izan ziren eta publikoari erakutsiak "Eleketa, Iholdi-Oztibarreko ahozko oroimenak" erakusketaren aurkezpenen karietara, Larzabalen (2024ko agorrila) eta Irisarrin (2024ko urria).
Mintzoak.eus plataforman ikus daitezke denak. 2021etik goiti zabaldu genituen Hazparne aldeko, Hego Lapurdiko, Garazi-Baigorriko edo Zuberoako korpusak aberastuko dituzte, besteak beste.

Sarean ezarri diren erreportaje batzuk

Ikazkinak Donaixtin
Ikazkinak Donaixtin

Ikazkinak Donaixtin

Juan Cruz Perez (6 min.)

Ogi egitea
Ogi egitea

Ogi egitea

Ttale Ouret (4 min.)

Landibarre 1956 arte
Landibarre 1956 arte

Landibarre 1956 arte

Claude Arhanchet (17 min.)

2007. urteaz geroztik garatzen du Eleketa programa Euskal kultur erakundeak, Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren obralaritzaren pean, erakunde honen jabegoan direlarik bildutako grabaketak. Gaur arte 500 lekukotasun baino gehiago bilduak izan dira karia hortara, gehien-gehienak euskaraz.

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)