IBILKI programaren 13. edizioa: kultur eskaintza zabala

2025/01/13

Euskal kultur erakundeak Iparraldean animatzen duen IBILKI programa euskal ikusgarrigintzaren eta beste adierazpen artistikoen zabalpenaren zerbitzuko emana da, lurraldeko zonbait herriren partaidetzarekin. 2025eko programa berri horren karietara, hainbat antzerki, dantza, musika, zinema eta emanaldi aurreikusiak dira Saran, Urruñan, Hendaian, Maulen, Donapaulen, Kanbon, Baionan, Azkainen eta Donibane Lohizunen.

IBILKI programaren 13. edizioa: kultur eskaintza zabala
"Otempodiz" Ertza konpania

Otsaila eta ekainaren artean, IBILKI programaren baitan, zinema saio bikaina bat, baita ere musika, dantza eta antzerki sailetako hainbat emanaldi proposatuak dira, Euskal Herriko artisten partetik, izan amatur edo profesionalak. Aurten, Euskal Herriko Herri Elkargoaren laguntzaz baliatzen gira Iparraldeko artista profesionalentzat.

Herriekin hurbiletik landua den dispositibo horren bitartez Euskal kultur erakundeak Ipar Euskal Herriko ikusgarri geletan, mediateketan eta plazetan, euskal kulturaren kalitatea, bizitasuna eta aniztasuna ezagutzeko parada eskaini nahi du, hamabost bat emanaldi hamar bat herritan eskainiz.

Uztailetik goiti hasiko den programaren bigarren partea jadanik prestatzen ari gara herri gero eta gehiagorekin.

Ibilki 2025 | Otsaila > Ekaina

Ikusgarria / Ekitaldia Data Herria
Pontx pailazoa "Denak plazara!" Otsailaren 8a Kanbo
Maxka'roa Otsailaren 9a Donibane Lohizune
Magma Mia Martxoaren 4a Baiona
Hiru emazte kantari gogoan Martxoaren 8a Maule
Euskaldunean jatorria, historria eta irria Martxoaren 15a Azkaine
Euskaldunean jatorria, historria eta irria Martxoaren 28a Kanbo
Nesken taldea "Badoa" Apirilaren 12a Donapaleu
Bilaka "iLaUNA" Apirilaren 12a Donapaleu
Bat Egin & Alabena "Loratzen" Apirilaren 20a Azkaine
Pantzo Hirigarai "Pantzo Mantshow" Apirilaren 29a Baiona
Belarriprest. Nire lehenengo sortzelan Euskaraz Maiatzaren 17a Azkaine
"Eukalyptus" Jon Ander Urresti Ugalde Maiatzaren 24a Hendaia
Ertza konpainia "Otempodiz" Maiatzaren 24a Hendaia
"Irati" filma Paul Urkijo Maiatzaren 24a Sara
Ertza konpainia "Otempodiz" Maiatzaren 25a Hendaia
Dantzalai konpainia "Fla Fla Fla" Ekainaren 8a Urruña
Pontx Pailazoa "Denak plazara!" Ekainaren 8a Urruña
Bat Egin konpaina "Altxorraren bila" Ekainaren 8a  Urruña
Alabena konpainia "Plisti Plasta" Ekainaren 8a Urruña
Elirale konpainia "tXiotxioka" Ekainaren 8a Urruña

Gehiago jakin 

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)