IBILKI programak euskal ikusgarrigintzaren hedapena sustatu nahi du Iparraldean
Euskal antzerkiaren hedapenaren sustatzeko Ipar Euskal Herrian sortu genuen IBILKI dispositiboa orohar euskal ikusgarrigintzaren eta beste adierazpen artistikoren zabalpenaren zerbitzuko emana izanen da pixkanaka-pixkanaka. Hasteko, programaren 11. edizioaren karietara hainbat emanaldi eta kontzertu aurreikusiak dira Azkainen, Baionan, Senperen, Ziburun, Hendaian, Maulen eta Donibane Lohizunen. Lehen seihilekorako egitaraua sarean da.
Aurtengo urtarrila eta maiatza artean, IBILKI programaren baitan, zortzi musika eta antzerki talde ibiliko dira Iparraldeko ikusgarri geletan, dozena bat emanaldi eskainiz. Hainbat emanaldi programatzeko bidean dira ere bigarren seihilekorako.
Herri antolatzaileak
- Baiona
- Hendaia
- Ziburu
- Azkaine
- Donibane Lohizune
- Maule
- Senpere
Gehiago jakin
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)