"Hogei'ta" programa: bi sorkuntza berri azaroan!
"Hogei'ta" programaren barnean, Euskal kultur erakundeak partaide desberdinak bildu ditu bere inguruan bi deialdiren antolatzeko ikuskizun biziaren eta gaurko musikaren eta irudiaren alorretan. Partzuergoan euskal sortzaile gazteen laguntzeko eraman den lan horren ondorioak azaro honetan gozatzen ahalko dira bi ikuskizun bereziren bidez.
"Hautsa"
Azaroaren 5ean - 20:30 - Baionako antzokian
Parasite Kolektiboa
2012ko "Hogei'ta - Ikuskizun bizia" deialdiaren irabazlea
Egitasmo deialdia: Euskal kultur erakundea | Baiona Akitania Hegoaldeko Eszena nazionala
Ko-ekoizleak: Euskal kultur erakundea | Baiona Akitania Hegoaldeko Eszena nazionala | Donostia Kultura - Teatro Victoria Eugenia | Office artistique de la région Aquitaine
Partaideak: Porpol Teatroa (Gasteiz) | Santxotena Museoa (Arizkun)
"Hautsa" euskaraz eskainia izanen da. Itzulpena bideoaren baitan agertzen da. Mugimenduan dagoen eleberri grafiko batean bezala, bitarteko bisual bat bilakatzen da eta ekintzarekin bat egiten du, ikusleari haria galdu gabe irakurtzeko aukera emanez. [+] Irakur "Hautsa" sorkuntzari buruzko erreportaia
"Lloba"
Azaroaren 22an - 19:30 - Atabal
Txomin Ugartemendia - Moï Moï - Baxter & Rojos
2013ko "Hogei'ta - Gaurko musikak & Irudia" deialdiaren irabazlea
Egitasmo deialdia: Euskal kultur erakundea | Atabal
Ko-ekoizleak: Euskal kultur erakundea | Atabal | Donostia 2016 – Europako kultura hiriburua Fundazioa, Donostia Kultura, Emankor Sarea (Bilbo), le Rocher de Palmeraretoa (Cenon) eta le Florida gela – Musika anplifikatuak eta arte numerikoak (Agen)
Inprimatu ondoko gomita eta erakuts sartzean 2013ko azaroaren 22ko emanaldia ikusteko Atabal gelan, Biarritzen!