"Hitz-Enea" erakusketa Mugerren

Nor bizi izan zen Azkaineko Zapata Churieneaizeneko etxean? Nondik dator AldudenErremedio etxe baten aurrealdean dagoen izena? Kolore berekoak direa Urruñako Etche berdea eta Garaziko Etxe Berdea?

Erantzunik ez duten galdera hauek agerian nahi ditu eman Euskal kultur erakundeak ekoiztu eta Oskal Alegriak asmatu erakusketa honek. Horretarako, bidaia bat egin dugu Ipar Euskal Herrian gaindi, Biarritzetik Altzürüküra, Senperetik Ortzaitzera, Bero EtcheaIxilixila,TtattolaOren UrdinakSingalantenea…izena duten etxeak bisitatuz.

Bidaia honek, gure artean hain aberatsa den onomastika, etxeen izenak aztertzen dituen zientzian barnera eramango gaitu.
Iraganetik, euskal kulturan, etxeek eta etxeen izenek mapa zaharrenak ahoz egiteko balio izan dute, oraindik paperezko kartografiarik ez zegoenean ere. Lanbideak (Arotzena), izengoitiak (Apalena), toponimiak (Arrotz bidea) etxe bati izena jartzeko beti balio izan duten adibideetako batzuk, gaur egun, hobeto edo okerrago, abstraktuagoa den toponimia batekin ordezkatzen ari dira: desioak (Gure Nahia), ametsak (Ametchetan), haizea (Haizatua), izarrak (Goizeko Izarra).

"Hitz-Enea" 2013ko agorrilean estreinatua izan zen Biarritzeko mediatekan, arrakasta handiz.

Mugerren herriko etxean aurkeztua da irailaren 14tik 30era, Astelehenetik ostiralera: 8:00/12:00 - 13:30/17:30, asteartez: 8:00/12:00 - 14:30/17:30, larunbatez 9:00/12:00.
Sartzea dohainik.

Antolatzaileak: Mugerreko herria & Euskal kultur erakundea

Xehetasunak