Herri kultura eta plaza ikusgarriak Ipar Euskal Herrian: zertan gira?
Euskal Kultur Erakundeak eta Bordeaux Montaigne Unibertsitateak Euskal etnopoloa labelaren babesean antolatuko duten 2024ko kolokioa maiatzaren 30 eta 31n iraganen da Baionan den Ipar Euskal Herriko Goi Mailako Arte Eskolan. "Herri kultura eta plaza ikusgarriak Ipar Euskal Herrian: zertan ote gira?" galderari erantzuteko, hiru denboraldi azkar antolatuko dira.
Ohidura herrikoiek badute beren historia, eta ekoizten dituzten gizarteen mirailak dira. Modernizazioaren ikuspegi murritxak ukatuz, Euskal Herrian aspaldiko besta batzuek iraun dute gaur arte eta frangotan arraberritu dira.
Pastorala, maskarada, ihauteri, libertimendu, tobera mustra edo kabalkada: plaza publikoa “hartzen” duten ikusgarri horiek sekulan baino biziagoak dira. Haien iraupenak, aldaketak eta arra-deskubritzeak galdera ainitz sorrarazten ditu. Kolokioak hiru helburu dauzka: plaza ikusgarri horiei buruzko ikerketetaz pundu baten egitea; gaurko eragileen hitza eta lekukotasunen biltzea eta elkarrizketan jartzea; geroari buruzko gogoeta baten abiaraztea. Ipar Euskal Herriko plaza ikusgarriak dira kolokioaren bihotzean izanen, bertze tokitan iragan esperientzia eta gogoetak gogoan hartuz.
Hiru denboraldi izanen dira kolokio honetan:
Maiatzaren 30ean, arratsaldeko 18:45etan: Elena Bertuzzi antropologo eta film egilearen "Sous la jupe des filles" filmaren proiekzioa
Maiatzaren 31n, 9:30etatik 17:00etara "Ikerleei hitza" izeneko ikerketa eguna, hiru saioren inguruan antolatua izanen dena
- 9:30 : Lionel ARNAUD "Parte hartzearen paradoxak. Tradizio herrikoiei buruzko mesfidantzatik haien administraziopean ezartzera"
- 10:50 - 12:10: 1.panela: pastoralak, atzo eta gaur
- 14:00-15:15: 2.panela: emazteak eta plaza
- 15:15-16:30: 3.panela: kabalkadak eta libertimenduak
Maiatzaren 31n, arratseko 18:30etan "Gaurko eragile kulturalei hitza" izeneko mahain ingurua
Euskal kultur erakundeak eta Bordeaux Montaigne Unibertsitateak partaidetzan duten Euskal Etnopoloaren zazpigarren kolokioa Baionako Ipar Euskal Herriko goi mailako arte eskolan iraganen da, Amphi 100 gelan, eta parte hartzeko izena eman dezakezu.
Oharra: hitzaldiak grabatuak izan dira eta sarean emanak.
Gehiago jakin
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)