Hartzaro 2019

2019/02/25

2019ko otsailaren 15etik martxoaren 5a arte, Herri Soinu elkarteak Hartzaro festibalaren 23. edizioa antolatuko du Uztaritzen. Hogei bat egunez, hainbat ekitaldi antolatuak izanen dira udaberriari ongi etorria emateko. Euskal kultur erakundea partaide da. 

Hartzaro 2019

23. edizioaren ospatzeko, gelako eta karrikako ikusgarriak izanen dira, Uztaritzeko taldeekin (Uztaritzeko Txistulariak, Gaita Luze, Erdizka taldea) bai eta Aukeran, Manez eta Kobreak, Zarena Zarelako, So-k, Izartxo, Beritza Konpainia, Jarauta 69 edo Kli-K Txaranga-rekin, besteak beste.

Aurten ere, orotara 500 bat soinulari, antzerkilari, dantzari baino gehiagok parte hartuko dute.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)