Kultur eragileen errepertorioaren eguneratzeko kanpaina abiatua da

2024/11/25

Euskal kulturaren arloan ari diren Iparraldeko artisten eta ondare alorreko laguntzaileen harreman-datuak biltzen ditu gure sareko errepertorioak. Eguneratze kanpaina zabala abiarazi dugu. Bertan agertzen direnek haien datuak berretsi behar dizkigute abenduaren 15a aitzin. Bestalde, errepertorioan sartu nahi duten beste eragileek izen-emate fitxa bat helarazi behar digute.

Kultur eragileen errepertorioaren eguneratzeko kanpaina abiatua da
CC-BY-SA-NC - Pisoo & OPH - Jakes Larre - EKE

Errepertorio honen helburua beren kontaktu datuak sarean partekatu nahi dituzten artista eta kultura eragileekilako harremanak erraztea da, alorka sailkatuak diren fitxa batzuen bidez.

Orokorki, gure errepertorioan sartzera gomit dira ipar Euskal Herri mailan eta bere diasporan euskal kulturaren bizian eta garapenean parte hartzen duten eragileak (elkarteak, artistak, pertsona baliagarriak).

Azpimarratu behar da errepertorioan agertzeak ez duela bortxaz EKEren babesa edo sostengua bermatzen. Kultura eragileek helarazten dizkiguten informazioak argitaratzeko edo ez argitaratzeko eskubidea hartzen dugu, gure errepertorioko irizpideen arabera.

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)