Kultur eragileek eman datuetatik abiatuz eta euskarri desberdinetako prentsa/sare sozialen errepaso baten laguntzaz, egunero Ipar Euskal Herri mailako euskal kulturaren agenda osatzen dugu (mintzaldiak, kontzertuak, animazioak...). Horrela, bildutako datuei esker, urteko kultura ekitaldiei buruzko ikuspegi orokor bat ukan dezakegu. 2023an sartu gertakarien sintesia estatistiko labur bat proposatzen dugu hemen.
1913 gertarkariren datak argitaratuak izan dira 2023an gure agendan. Haietarik 1560 Ipar Euskal Herriko probintziekin zerikusia zutelarik (Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoa) eta gaineratekoak Hego Euskal Herriarekin edo Euskal Herritik kanpoko eremuekin.
Daten banaketa gertakari motaren arabera
Erabiltzen dugun terminologia
Gertakari mota
Azalpena
Erakusketak
Mota guzietako erakusketak (arte plastikoak, erakusketa didaktikoak...).
Hitzaldiak
Mota guzietako hitzaldiak (liburu aurkezpenak, gai baten aurkezpena, eztabaidak, irakuraldiak, omenaldiak...).
Ikastaroak
Noizbehinka publiko zabalari proposatuak zaizkion mota eta gai desberdinetako prestakuntza laburrak (tailerrak, formakuntzak...).
Gertakari erritualak
Urtean zehar iragaiten diren egutegiari lotu ospakizunak eta besta erritualak (maskaradak, inauteriak, solstizio bestak...) sartzen dira atal horretan.
Bertso saioak
Mota guzietako bertsu saioak (bertso apairuak, saioak, txapelketak...).
Festibala & ekitaldiak
Festibalak eta egun bateko gertakariak. Herri Urrats bezalako ekitaldi jakin horiek hitzordu desberdinez osatuak dira gehienetan (animazioak, erakusketak, kontzertuak) baina ez beti.
Zine - Bideo emanaldiak
Euskal zinema emanaldiak eta dokumentalen proiekzioak.
Ikuskizunak
Ikusgarri biziduna alorreko ikuskizunak (dantza, antzerkia, zirkoko eta karrikako arteak).
Kontzertuak
Estilo guzietako musika eta kantu kontzertuak (rock, a capella, abesbatzak, orkestrak ea.).
Animazioak
Atal honetan biltzen ditugu gainerateko kategorietan sartzen ez diren gertakariak. Gehien-gehienetan dohainik direnak - salbuespenak salbuespen - eta iraupenaren aldetik aski mugatuak (zonbait oren gehienik).
Daten banaketa urtean zehar eta gaiaren arabera
Daten banaketa zonaldeen arabera
Oharra: Nahiz eta ahal bezainbat zehatza izan sintesia lan honek bere mugak dauzka, batez ere informazio bilketari eta argitaratze irizpideei lotuak. Alde batetik ezinezkoa da lurraldez lurralde antolatuak diren ekitaldi guztiak kondutan hartzea. Ospakizunen eta erritualen garaian (inauteriak, kaskarrotak, olentzero...) edo udara buruz loratzen diren herriko besten sasoi betean adibidez neke da euskal kulturarekin zerikusia duten gertakari oroen zerrendatzea, batzuk auzo mailako ingurune hurbilean iragaiten direnean gainera. Bestalde argi da euskal kulturaren arloen sartzen diren gertakariak bereiztea interpretazio kontu bat izaten ahal dela, batez ere euskararekin lotura gutti duten arte plastikoak bezalako alorrei begira. Gure hautespen-irizpideak beti izanen dira hobetzekoak eta nahitaez mugatuak euskal kulturaren definizio errazionalik ez baita. Arrazoin guzti horiengatik sintesia honetan agertzen diren datuak eztabaida eta osa daitezke. Halere uste dugu lurralde honetako zonbait tendentzien berri ematen duela.