Gure 2025eko Biltzar nagusia Baionan iraganen da

2025/02/25

Euskal kultur erakundearen 2025eko Biltzar nagusia heldu den apirilaren 12an, larunbatez, 10:00etan, iraganen da Baionako Technocité gunean. Karia hortara 2024ko ekintzen bilduma eta konduak aurkeztuko dira bozkatuak izateko gisan. Johañe Etchebest zuzendaria paradaz baliatuko da ere EKE-ren 2025eko egitasmoaren norabide nagusien berri emateko. Gure elkartekide guziak gonbidatuta dira egitura honen funtzionamendu egokia bermatzen duen biltzar garrantzitsu honetan parte hartzera.

Gure 2025eko Biltzar nagusia Baionan iraganen da
CC-BY-SA-NC - Lorentxa Saragueta - EKE

EKE-ko elkartekideek bilkura garrantzitsu horretan parte hartzeko gomita ofiziala eskuratuko dute laster baita ere honi dagozkion aipagaiak.

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)